Arraio irratiak Putzuzulotik azken saioa egingo du igandean

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uzt. 14a, 10:09

Eraistear diren eraikina agurtzeko irratsaio berezia egingo du Arraiok Putzuzuloko balkoitik. Irratian aritu izan direnei nahiz entzuleei bertaratzeko gonbita luzatu diete.

Putzuzulo gaztetxea eraistear direla eta, Arraio irratiak igande honetan egingo du eraikin horretatik azken saioa. "Merezi duen agurra" eman nahi dio Arraiok Putzuzulori, "gure etxea izan den espazioari".

Hori dela eta, igande honetan, 12:00etatik aurrera, azken irratsaioa egingo dute eraikinetik. Irratsaio "berezia" izango dela aurreratu dute. Besteak beste, zuzenean ariko dira Stockholm S, Pekeña Suspikazia eta Mormore taldeetako kideak FM-ko 99.3an, "kuña herritarra" grabatuko dute, mural bat egingo dute, pikoteoa izango da... Hori guztia, Putzuzuloko balkoian.

Ia 17 urte dira Arraio emititzen hasi zela, eta urte horietan guztietan irratian aritu diren edota entzule izan direnei deia luzatu diete bertako kideek, Putzuzulori azken agurra denek batera emateko.