Gaur hasiko da Adarretatik jaialdia

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uzt. 15a, 11:00

Tremendo Surco DJ's-en emanaldiarekin hasiko da gaur iluntzean Adarretatik musika jaialdia, eta beste hainbat kontzertu izango dira bihar eta etzi ere.

Gaurtik igandera bitartean, hainbat kontzertuz gozatzeko aukera izango da iluntzero, malekoian nahiz Munoa plazan. Tremendo Surco DJ's-en emanaldiarekin hasiko da Adarretatik musika jaialdia. Malekoiko Marmol tabernaren terrazan eskainiko dute kontzertua, eta gauean, Munoan izango dira emanaldiak: Birkitek joko du 22:00etan, eta Koko Jean & The Tonics taldeak 23:30ean.

Bihar eta etzi, berriz, honako kontzertu hauek izango dira:

Bihar, larunbata:

 

  • Hannah – 20:30 (Munoa plaza)
  • Arima Soul – 20:00 (Munoa plaza)
  • Fundación Tony Manero – 23:00 (Munoa plaza)

Etzi, igandea:

  • Juan de Diego Trio - 13:00 (Marina Txiki terraza, Malekoia)
  • Broken Brothers Brass Band + Broken Sisters – 20:00 (Munoa plaza)