Giro ederra izan da moilan kukaña jokoan

Amaia Urbieta 2022ko uzt. 15a, 10:10

Eguraldia lagun, atzo jendetza  bildu zen moilan, Zarautz Arraun elkarteko kideek antolatutako kukaña jokoaz gozatzeko. Txandaka kukañan trebeak direla erakutsi zuten herriko haur eta gazteek eta ikuskizun bikaina eman zuten.