Barren Plazako ostalariek gaurtik bezeroei eskatuko diete terrazan eserita edo taberna barruan kontsumitu dezatela

Gorka Eizagirre-Onintza Lete Arrieta 2022ko uzt. 15a, 18:00

Agerraldia egin dute gaur goizean hainbat ostalarik, azkenaldian sumatu dituzten elkarbizitza arazoei aurre egiteko beren bezeroen laguntza eskatuz. Taberna asko daude eremu horretan, eta jende pilaketek eta zaratak kalte egiten diete bertako bizilagunei. Ostalariek Zurekin elkartearen eta udalaren babesa jaso dute.

Agerraldian parte hartu dute Barren Plazako taberna gehienetako ordezkariek: Salegi, Arkupe berri, Baserri berri, Gautxori, Itsaski, Naparrak, Napar-Zahar eta Noizbait. 

Tabernariek beraiek eskatuko diete bezeroei errespetatzeko proposatzen dituzten bizikidetza neurri berriak, baina badakite ez dela erraza izango eta bezero batzuengan haserrea eragingo duela.