Bi edukiontzi erre dituzte bart San Inazio kalean

Mireia Galarza Bastida 2022ko uzt. 16a, 10:25

Edukiontziez gain, ondoan zegoen autoak ere kalteak jasan ditu. Xabier Txurruka Zarauzko alkateak adierazi duenez, "hori egiten duen jendea soberan dago Zarautzen". 

 

Xabier Txurruka Zarauzko alkateak bere sare sozialetan iragarri duenaren arabera, bi edukiontzi erre dituzte bart San Inazio kalean. 

Edukiontziez gain, ondoan zegoen autoak ere kalteak jasan ditu. Txurrukak adierazi duenez, "hori egiten duen jendea soberan dago Zarautzen". 

(Argazkiak: Xabier Txurruka)