'Los viajes de Bowa' ikuskizuna izango da bihar Villa Manuelan

Aritz Mutiozabal 2022ko uzt. 20a, 14:40

Antzerkia Familian programaren barruan, La Gata Japonesa konpainiak antzerkia eta zirkua uztartzen dituen Los viajes de Bowa ikuskizuna taularatuko du bihar arratsaldean. Ohi bezala, Villa Manuelako frontoian izango da, 19:00etan, doako sarrerarekin.

Bowa nomada umezurtza da, eta egun batean botila bat aurkituko du itsasertzean. Barruko mezuak bere barruan zerbait bilatzera bultzatuko du. Bidea aberatsa izango da: botila baten kristal distiratsuan sartuta nabigatuko du ehunka mezu helaraziz.