Euskal gospela, Goiko Gela taldearen eskutik bihar

Aritz Mutiozabal 2022ko uzt. 23a, 11:30

Karlos Etxaniz, Jon Imanol Etxabe, Olatz Otxoa eta Santi Romano laukoteak osatzen du Goiko Gela gospel taldea. Euskarazko emanaldia eskainiko dute igande arratsaldean Musika Plazan, musika genero honetako abesti propioekin zein moldaketekin. Kontzertua 19:30ean hasiko da.