Larunbat gauean egingo dute Zarautz Modan desfilea, malekoian

Mireia Galarza Bastida 2022ko abu. 3a, 17:50

Zarauzko merkataritza garrantzitsua dela azpimarratu dute gaur eguerdian egitasmoa aurkezteko prentsaurrekoan Leire Arana jarduneko Merkataritza zinegotziak, Amaia Ruiz May estetika zentroko arduradunak eta Laura Chamorro Gipuzkoa de Modako kideak, eta herritarrak gonbidatu dituzte aire zabalean egingo den desfileaz gozatzera.

Murkil merkatarien elkarteak beste urte batez antolatu du Zarautz Modan moda desfilea, eta larunbatean 21:00etatik aurrera malekoia pasarela berezi bihurtuko da.

Leire Arana Zarauzko Udaleko jarduneko Merkataritza zinegotziak, Amaia Ruiz May estetika zentroko arduradunak eta Laura Chamorro Gipuzkoa de Modako kideak eman dituzte desfileari buruzko xehetasunak.