Astegun buruzuria girotu du Nafarroako produktuen azokak

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 4a, 10:01

Nafarroako aberastasunaren lekuko izan ziren atzo Musika Plaza eta Kale Nagusia. Era guztietako gazta, ezti, barazki kontserba, gozoki eta ukendu jarri zituzten ekoizle nafarrek herritarrek eta bisitarien eskura.