Zarauzko Udalak harrera egin die Oporrak Bakean programako eskualdeko haurrei

Mireia Galarza Bastida 2022ko abu. 4a, 17:42

Xabier Txurruka alkateak, Patxi Elola zinegotziak eta Xabier Euzkitze Saharautz elkarteko lehendakariak hartu dute hitza udaletxeko udalbatzar aretoan gaur eguerdian egindako ekitaldian ume sahararren eta haien harrera familien aurrean. Zarauzko Udalak saharar herriari bere elkartasuna adierazten diola nabarmendu du, besteak beste, alkateak.