El Carmen txirrindularitza saria irabazi du Usoa Ostolazak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abu. 8a, 09:10
(Laboral Kutxa)

Txirrindularitzako Euskaldun txapelketaren barruan, El Carmen saria jokatu zuten larunbatean Larrabasterran (Bizkaia). Emakumezkoen Open kategorian 41 txirrindulari atera ziren lehiara, eta Laboral Kutxa-Fundacion Euskadi taldearekin lehiatzen duen Usoa Ostolaza zarauztarra izan zen ibilbidea bizkorren bukatu zuena.

Hain justu, 2:30:54 denboran amaitu zituen lanak Ostolazak, eta minutu eta 6 segundo beranduago helmugaratu zen Alice Coutinho azpitxapelduna. 

Hurrengo proba ere Bizkaian izango du zarauztarrak. Zehazki, Sopelan izango da lasterketa, hilaren 20an.