Zaporraren oroimenezko txapelketako finalaurrekoak jokatuko dituzte bihar

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abu. 8a, 17:11
Iazko finaleko irudia.

Eskudero-Urruzolak Maiz-Etxeberriaren aurka jokatuko dute lehen finalaurrekoa, eta Orbegozo-Odriozolak Etxaniz-Balerdiren aurka ondoren. 

Aurrera doa Zaporra zenaren oroimenezko eskuzko pilota txapelketa, eta bihar jokatuko dituzte finalaurreko partidak. Hain zuzen, Eskudero-Urruzolak Maiz-Etxeberriaren aurka neurtuko dituzte indarrak, eta Orbegozo-Odriozola Etxaniz-Balerdiren aurka izango da bigarren finalerdia. Eskuderok eta Urruzolak irabazi zuten txapelketa iaz, eta ikusteko dago aurten txapelketaren burura iritsiko ote diren. 

Biharko partidak irabazten dituztenak sailkatuko dira ostegun honetan jokatuko den finalera. Ohi bezalla, Frontoi Txikin izango dira partidak, 18:30ean hasita.