Puzgarriak eta ur jolasak izango dira larunbat honetan Aritzbatalden

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abu. 9a, 10:00

3-10 urte bitarteko haurrentzako ur jolasak eta puzgarriak izango dira larunbat honetan Aritzbatalde kiroldegiko igerilekuan. Jolasetan nahiz puzgarrietan ibili nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez kiroldegian bertan, edota 943-00 51 23 telefono zenbakira deituta.

Lau txanda egongo dira aukeran (09:00-10:00, 10:00-11:00, 11:00-12:00 eta 12:00-13:00), eta  izena eman nahi dutenek abuztuaren 12a baino lehenago egin beharko dute.