HARA! Google-ko aipamenen arabera, Karlos Arguiñano jatetxea da Araba, Bizkai eta Gipuzoako onena

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abu. 9a, 16:00
Karlos Arguiñano jatetxea.

Erabiltzaileek Google-n egindako aipamenak kontuan hartuta osatu dute zerrenda, eta Karlos Arguiñanoz gain, Kirkilla jatetxea ere ageri da, 47. postuan. 

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 6.000 jatetxeri baino gehiagori erabiltzaileek eginiko aipamenak jaso ditu Data Comunicacion enpresak eta, haren arabera, Zarauzko Karlos Arguiñano jatetxea da erabiltzaileen baloraziorik altuena jaso duena. 25.202 puntu eskuratu ditu Zarauzko jatetxeak eta, denera, 10.959 erabiltzailek eman dute beren iritzia Google-n jatetxeari buruz. 

Bigarren postuan, Sopelako (Bizkaia) La Maloka jatetxea dago, 14.592 punturekin (6.722 erabiltzailek eman dute iritzia); hirugarrenean, berriz, Donostiako Casa Gandarias, 14.213 punturekin (6.100 erabiltzaileren aipamenak ditu). 

Zarauzko Kirkilla jatetxea ere zerrendan ageri da, 47. postuan (lehen 50 balorazio onenen zerrenda plazaratu dute).