Eskudero-Urruzola bikoteak irabazi du Zaporra memoriala

Juan Luis Romatet 2022ko abu. 12a, 13:00

Zaporraren Oroimenezko Txapelketaren azken partidak jokatu ziren atzo Frontoi Txikin. Ikusleek erruz erantzun zuten eta aulkiak eta harmailak bete zituzten.

Aurtengo Zaporra Memoriala atzo amaitu zen Frontoi Txikin jokatutako azken partidekin. Pilota partidak ikusteko gogotsu ziren herritarrak eta eserleku guztiak beteta ziren neurketak hasi baino minutuak lehenago.

Eskudero-Urruzola eta Etxaniz-Balerdi bikoteak neurtu ziren Zarauzko Frontoi Txiki frontoian jokatutako txapelketako finalean. Partida berdindua aurreikusten zen, eta hala gertatu zen, nahiz eta neurketa hasi eta tanto gutxira, markagailuan 3-2 emaitza agertzen zela, partidak jarraituko zuen ala ez zalantzan egon zen. Izan ere, Eskudero aurrelariak lesioa izan zuen, eta minez eseri zen aulki batean. Hesgailua jarri zioten min hartutako hankan, eta jarraitzeko gai izan zen, kojoka izan bazen ere lehen tantoetan. Hala ere, amaierara arte jarraitu zuen, baita partida eta txapelketa irabazteko gai izan atzean sendo agertu zen Urruzulorarekin. Partidako une askotan atzeko koadroetan erabaki ziren tantoak. Partida 22-15 emaitzarekin irabazi zieten Eskuderok eta Urruzolak Etxaniz eta Balerdiri.

Aurretik hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatu zuten Maiz-M. Etxeberria eta Orbegozo-Odriozola bikoteek. Lehen zati berdindu baten ondoren, alde handia zabaldu zuten Maizek eta Etxeberriak, eta 22-7 emaitzarekin irabazi zuten norgehiagoka.