SKAPA jaiak 2022

Gaur amaituko dira SKAPA jaiak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abu. 13a, 10:57

Hiru eguneko egitarau bete-betearen ostean, azken hondarrera heltzen ari dira Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festak. 

Deskantsurako tartea izango da gaur goizean, baina oraindik festarako gogoz direnek 17:30etik aurrera izango dute zereginik. Hemen, gaurko egitaraua:

  • 17:30. A & B Shows-en eskutik, kalejira Plaza Gorritik hasita.
  • 19:00. Afari-merienda Euskal Parrillaren eskutik eta ZarautzTRIKek girotuta, txosnagunean.
  • 23:15. La Señora Tomasa musika taldea.
  • 01:15. Muevelo Reina.