HARA! Amagoia Gurrutxaga eta Joxean Muñoz kulturgintzaz, 'Berria'-ren 'Ahomentan' atalean

Erredakzioa 2022ko abu. 16a, 15:26
Joxean Muñoz eta Amagoia Gurrutxaga, Donostian. ('Berria')

Euskal kulturgintzaren auziaz aritu dira biak, bakoitzak arlo horretan duen eskarmentua oinarri hartuta. Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkarteko koordinatzailea da Gurrutxaga Zarauzko bizilaguna, eta oraintsu arte Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde aritua Muñoz.

Amagoia Gurrutxaga Zarauzko bizilaguna eta Joxean Muñoz elkartu ditu Berria-Ahomentan elkarrizketa seriearen asteburuko argitalpenerako. Euskal kulturgintzaren auziaz aritu dira biak solasean, Itziar Ugarte kazetariaren gidaritzapean. Biek ala biek dute eskarmentua kulturgintzaren arloan, eta kezkak ere bai: Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkarteko koordinatzailea da Gurrutxaga matxinbentarra, eta Muñoz, berriz, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde aritua azken urteetan –orain aholkularia da–. Elkarrizketa mamitsua eskaini dute biek, eta honako lotura honetan irakur daiteke.