Habia hirukoa zuzenean ariko da gaur Santa Klaran

Aritz Mutiozabal 2022ko abu. 19a, 09:00

Zarauzko 34. Udako Musikaldiko hirugarren kontzertua izango da gaur arratsaldean Ipar Euskal Herriko Habia hirukoteak eskainiko duena. Elena Haira, Maia Iribarne eta Amaia Hiriart musikari eta kantariek osatzen dute taldea, eta 20:00etatik aurrera Santa Klaran ariko dira zuzenean.

Hiru hari instrumentu –txeloa eta biolinak– eta hiru ahots liriko bat eginda, non tradiziotik edaten duten sorkuntza berriak aurkezteko. Bitoriano Gandiaga, Beñat Etxepare, Etxamendi ta Larralde eta Joseba Sarrionandiaren hitzak erabiltzen dituzte, besteak beste, Kristof Hiriarten musika eta moldaketekin.

Iaz bere lehen diskoa eman zuen argitara, Animalia naiz eta izenburupean, hamar abesti ederrekin.