Ekoizleen eta herritarren arteko zubiak eraikitzen

Aritz Mutiozabal 2022ko abu. 19a, 14:10

Udako Azoka Ekologikoa egin dute gaur goizean eta eguerdi partean Lege Zaharren enparantzan eta Zigordia kalean, Biolur elkarteak antolatuta. Hogeita bost ekoizle izango dira azokan, gehienak Gipuzkoakoak, baina baita Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Errioxatik (Espainia) etorritakoak ere

Herritar eta egunotan herrian dabilen bisitari hainbat gerturatu da postuetara, eta askotariko produktuak topatu dituzte: besteak beste, barazkiak, ardi nahiz behi gaztak, eztia, gozoak, ogia, marmeladak, olioa, arrautzak eta sagardoa.

Azokaren helburua da herritarrei elikagai ekologikoak eskuragarri jartzea, ekoizleek egiten dutenaren informazioa eskaintzea eta ekoizle-herritarren arteko zubiak eraikitzea. Gaur horretarako parada ezin hobea izan da.