Aste Nagusiko kontzertuen laburpen bideoa ikusgai

Aritz Mutiozabal 2022ko abu. 23a, 09:00

Zarauzko Aste Nagusia bukatu da jada, eta Turismo Bulegoak malekoiko kontzertuen irudi bilduma aurkeztu du bere Facebook atarian, Ritxi Goiak eginiko ikus-entzunezko honetan.

Jendetza bildu da La Oreja de Van Gogh, trio Medianoche, Esne Beltza eta Celtas Cortosen emanaldietan, eta bertaratu direnek biziki gozatu dute zuzenekoekin. Zoritzarrez, eguraldi txarraren eraginez, Zetak-en kontzertua bertan behera utzi behar izan zuten.