Murkilek Stock Azoka egingo du bihartik igandera malekoian

Aritz Mutiozabal 2022ko abu. 24a, 10:45
Stock Azoka malekoian. (Aritz Mutiozabal)

Herriko hainbat saltokik postua jarriko du Galtxagorri elkartearen aurrean, 11:00etatik 21:00etara.

Urtero bezala, Murkil merkatarien elkarteak Stock Azoka egingo du abuztu bukaera honetan, eta elkarteko hainbat dendarik beraien postua jarri ohi dute malekoian. Dena prest dute, eta bihartik hasi eta igandea bitartean hainbat produktu salduko dituzte prezio berezietan.

Arropa, osagarriak, oinetakoak, etxerako gauzak, bainujantziak, jostailuak eta abar topatuko ditu bertaratzen denak. Parte hartuko duten saltokiak honako hauek izango dira: Faylin, Garmen, Josune Moda, Noah´s Secret, Tetuan, JM Jostailuak, Emeberhiru, Urzelai eta Vulcano.

Iaz, osasun krisialdiagatik, Dama parean egingo zuten azoka segurtasun neurriak hartuta eta edukiera mugatuarekin. Aurten, ordea, berriz ere Galtxagorri elkartearen aurrera itzuliko da. Ordutegia oso zabala izango du, gainera: 11:00etatik 21:00etara egongo dira postuak, jendeak edozein momentutan bertaratu dadin eta erosketak egin ditzan.