Modelo aretoan izango da Tomaxen Abenturak-en ikuskizuna

Aritz Mutiozabal 2022ko abu. 24a, 12:00

Udako Antzerkia Familian egitasmoaren azken saioa izango da bihar, Tomaxen Abenturak-en Bi ipuin izeneko ikuskizunarekin. Emanaldia Villa Manuelako frontoian iragarrita bazegoen ere, Modelo aretoan izango da euria egingo duela aurreikusten delako.

Muxi eta Tomax liburutegira joango dira, eta bertan bi ipuin aukeratuko dituzte: Ahatetxo itsusia eta Txanogorritxo. Istorio horiek beraien modura kontatu eta antzeztuko dituzte, betiere umore, kantu eta ikusleen parte hartzearekin.

Zarauzko Udalak jakinarazi du Modelo Aretoko edukiera mugatua dela, eta gonbidapenak banatuko dituela Modelo aretoko txarteldegian egunean bertan, 18:00tatik aurrera. Lau sarrera gehienez pertsona bakoitzeko, hain justu ere.