Garikoitz Mendizabal eta Gorka Hermosaren emanaldiarekin bukatuko da Udako Musikaldia

Aritz Mutiozabal 2022ko abu. 26a, 09:00

Akustika hobetzeko hainbat lan egin ondoren, Santa Klarako elizan antolatu dituzte 34. Udako Musikaldiko kontzertuak, eta gaur zikloaren azken emanaldia izango da. Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Gorka Hermosa akordeoi-jotzaileak eskainiko dute, 20:00etatik aurrera.

Hamar piezaz osaturiko errepertorioa eskainiko du bikoteak, guztiak Hermosak konposatutakoak. Txistu eta akordeoi doinuen uztarketarekin, proposamen interesgarria taularatuko dute gaur arratsaldean. Sarrera doan izango da, ohi bezala, edukiera bete arte.