3x3 Zarautz

Lehia ororen gainetik, lagun artean gozatzen

Gorka Eizagirre - Aritz Mutiozabal 2022ko abu. 28a, 16:30

Sekulako giro, lagunartea eta kiroltasuna da nagusi malekoian, ZAST Zarauzko Saskibaloi Taldeak antolatutako 3x3 Zarautz saskibaloi txapelketan. Ostegun arratsaldean hasi zen lehia eta gaur arratsaldean bukatuko da, senior-elite mailakoen jardunaldiarekin.

Gaur goizean infantil neska-mutilen txanda izan da, eta haiekin aritu gara solasean txapelketari buruz. Baita antolatzaileekin ere.