Euskal Astea 2022

Euskal Jai Eguneko orga lehiaketan izena eman daiteke

Aritz Mutiozabal 2022ko abu. 31a, 11:15
Euskal Jai Eguneko orga lehiaketa. (Aritz Mutiozabal)

Parte hartu nahi duten kuadrillek Turismo Bulegoan eman beharko dute izena, irailaren 8a bitartean. Orotara, 1.950 euro banatuko dituzte saritan.

Euskal Jai Eguneko orga lehiaketa bueltan da, eta Zarautzen erroldatutako edonork izango du bertan aurkezteko aukera. Parte hartu nahi dutenek Turismo bulegoan eman beharko dute izena, irailaren 8ko 13:00 baino lehen. Izena emandakoan zenbaki bat jasoko du parte-hartzaile bakoitzak, eta zenbaki hori lehiaketa ospatzen den egunean aurkeztutako organ bistan jarri beharko du.

Gaiari dagokionean, librea izango dela adierazi du udalak, baina azpimarratu du euskal kulturaren edo Euskal Jaietako ohiturekin zerikusia izan beharko duela. Horrez gain, supermerkatuetako karroak ezingo direla aurkeztu adierazi du, ez eta inolako publizitaterik egin ere.

Guztira, 1.950 euro banatuko dituzte saritan orga lehiaketan. Irabazleak 300 euro jasoko ditu, bigarrenak 200 euro eta hirugarren sarituak 150 euro. Gainontzeko dirua, epaimahaiaren iritziz nahikoa maila ematen duten orga lehiaketako gainerako parte hartzaileen artean banatuko dute.