Euskal Astea 2022

Hainbat ohar Euskaraz Bizi Eguneko bazkarirako

Aritz Mutiozabal 2022ko ira. 2a, 16:30

Betetzera gatoz! lelopean ospatuko da bihar Euskaraz Bizi Eguna. Beste zenbait ekitaldirekin batera, ohiko herri bazkaria antolatu dute Zarauzko EHEk eta AEK-k; 14:30ean izango da. Musika Plaza beteta egongo denez, hainbat ohar helarazi dute bertaratzen direnek jarrai dezaten.

OHARRAK

  • Etxetik ekarri edalontzi berrerabilgarria
  • Ez ahaztu herri bazkariko txartela
  • Lekua hartzeko etorri plazara 12:30ean
  • Bazkaria puntual has dadin, 14:15erako plazan
  • Bazkaria autozerbitzuan oinarrituko da
  • Jende asko izango denez, pazientzia eta umorea ekarri