Gorka Aranberri: 'Zazpi segundoko aldea koltxoi ona da''

Aritz Mutiozabal 2022ko ira. 5a, 15:30

Urdaibaik irabazi zuen atzo Kontxako Banderako lehen jardunaldian. Bigarren txandan nagusitzeaz gain, jardunaldiko denbora onena erregistratu zuen, 19:21eko denbora eginez. Zazpi segundoko aldea lortu du Hondarribiarekiko eta Donostiarrarekiko. Saioa bukatu berritan, Gorka Aranberri Urdaibaiko patroi zarauztarrak balorazio positiboa egin zion ETBri.