Euskal Astea 2022

Irati Arcelus-Mirari Plazaolak irabazi dute Trikitilari Gazteen Txapelketa

Aritz Mutiozabal 2022ko ira. 8a, 10:30

Trikitilari Gazteen XLII. Txapelketa jokatu zuten atzo arratsaldean Lege Zaharren enparantzan; Euskal Astearen barruan antolatu diren kultur lehiaketetako azkena izan zen. Guztira, lau bikotek hartu zuten parte, eta Irati Arcelus lazkaoarrak eta Mirari Plazaola arrasatearrak osatutako bikoa izan zen txapeldun.

Lehen sariaz aparte, bigarren sailkatuak ere saritu zituzten: Araitz Etxaniz azkoitiarra eta Enaitz Alberdi azpeitiarra. Beste bi bikote parte hartzaileak ondorengoak izan ziren: Maitane Iturriotz villabonarra eta Eider Amenabar errenteriarra; eta Eider Garro eta Araitz Elizalde hernaniarrak. Imanol Urkizuk eta Edurne Iturbek osatu zuten epaimahaia, eta Jaien eta Ekitaldien jarduneko zinegotzi Leire Aranak banatu zituen sariak.

Argazkiak: Ibon Errazu