Euskal Astea 2022

Irudietan: Goiztarren ikuskizunak jendetza bildu du Frontoi Txikin

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 9a, 16:58

Euskal Jai Egunean ohikoa duten gisan, antzinako ohiturak berreskuratu eta garai bateko pertsonaiak irudikatu dituzte Goiztarrak taldekoek. Jendetza bildu da Frontoi Txikin, pilota partida, bertso saioa eta sokatira ikusteko.

Goiztarrak taldekoek ez dute hutsik egin. Garai bateko pertsonaiez mozorrotuta, goiz ekin diote Euskal Jai Eguna ospatzeari, eta herrian barrena ohiko itzulia egin eta gero, 11.30ak aldera Frontoi Txikira inguratu dira. Pilota partida estua ikusi dute aurrena, bertso saioa gero, eta sokatirarekin eman diote saioari bukaera. Tartean une hunkigarririk ere izan da, ordea. Duela urtebete hil zen Iñaki Osa taldekidea ekarri dute gogora, eta bertso bat abestu eta oroigarri bat ere eman diete haren etxekoei.