Euskal Astea 2022

Bideoa: Zarauztarrek ongi merezitako Euskal Jai Eguna

Urtzi Oteiza 2022ko ira. 10a, 11:15

Euskal Jai Egun ederra izan zen atzokoa. Pandemiak eragindako bi urteko etenaren ondoren, gogotsu irten ziren herritarrak kalera baserritarrez jantzita, eta biziki gozatu zuten ohiko ekitaldiekin; besteak beste, Alprojaren antzerkiarekin, Goiztarren erakustaldiarekin, Larrain dantzarekin eta orga lehiaketarekin. Zarauztarrek merezi zuten eguna izan zen.

Hona hemen ikusgai Euskal Jai Egunak eman zuenaren bideo laburpena, herritarren hitzekin eta inpresioekin batera.

Euskal Jai Eguneko irudi, bideo eta albisteak ikusteko, egin klik hemen.