Bi furgoneta lapurtu dituzte Zarauzko garaje batetik

Maria Maya Manterola 2022ko ira. 24a, 12:45

Sakelekotan bolo-bolo dabil mezua: bi furgoneta lapurtu dituzte bart Zarauzko garaje batetik. Mezu horren arabera, bata agertu da; bestea ez. 

Opel Vivaro L2 markako furgoneta urdin iluna da oraindik ere aurkitu ez dutena, eta 3763 DXN matrikula darama. Ikusiz gero 615792858 telefono zenbakira (Eneritz) edo Ertzain etxera deitzeko eskatu dute.