Jaialdi gogoangarria Zarautz Trik-en eskutik

Aritz Mutiozabal 2022ko ira. 26a, 15:35

Ikuskizun ederra eskaini zuten Zarautz Trik elkarteko trikitilariek ostiralean Lizardi kirol aretoan, Jalgi Dantza Taldeko eta Motxian-Etxebeltz Bertsoguneko kideen laguntzarekin batera. Bertaratu ziren herritarrek eta trikitizaleek biziki gozatu zuten emanaldiarekin.