Bihar zabalduko dute Emakumeok Martxanen karpa

Aritz Mutiozabal 2022ko ira. 26a, 16:30

Alboan Jesuiten fundazioaren ekimenez eta Zarauzko Udalak babestuta, Emakumeok Martxan egitasmoa izango da aste osoan Munoa plazan egokituko duten karpan. Bihar hasi eta igandea bitartean hainbat ekintza egingo dituzte, emakume migratzaileek jasaten duten indarkeria ikusarazteko eta gizartea gaiaren inguruan sentsibilizatzeko asmoz. 

Egitaraua

Irailak 27, asteartea
11:00. Goyeneche Fundazioaren eta Zarauzko Garagunearen eskutik, karpari hasiera emateko kalejira. 
17:00-18:30. Familientzako arte tailerra, Margi Egiguren Alvarezen eskutik. 
19:00. Bertso saioa. Bertsolariak: Ane Labaka, Alaia Martin, Oihana Iguaran eta Iñigo Mantzizidor Mantxi. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. 

Irailak 28, asteazkena
17:00-18:30. Familientzako arte tailerra, Margi Egiguren Alvarezen eskutik. 
19:00. Emakumea eta migrazioa mahai ingurua, Nikaraguako, Honduras eta Kubako emakume migratzaileekin, Bide Batez elkartearen eskutik (gaztelaniaz).
 
Irailak 29, osteguna
17:00-18:30. Familientzako arte tailerra (Margi Egiguren). 
19:00. Emakumeak eta aterpetxea mahai ingurua Errusia, Ukraina eta Guatemalako emakume babesle eta ekintzaileekin (gaztelaniaz). 

Irailak 30, ostirala
17:00-18:30. Familientzako arte tailerra, Margi Egigurenekin 
19:00. Komunikazioa eta migrazioa: komunikabideen boterea mahai ingurua. Hizlariak: Lorena Fernandez Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Digitaleko zuzendaria eta Marta Martinez Noticias taldeko kazetaria.
 
Urriak 1, larunbata
11:00. Yogipuinak: Ipuin kontalariak eta familientzako yoga, Maite Arreseren eskutik. 
12:00. Indiako hegoaldean lan prekarioak egiten dituzten dalit emakumeen ahotsak dokumentala eta migrazioak eragindako lan prekaritateari buruzko hitzaldia. 
19:00. Improvisional inprobisazio antzerkia, gaztelaniaz.

Urriak 2, igandea
11:30. Ipuin kontalaria. 
19:00. Urratsa eta Zein herrialdetakoa zara zu? antzezlanak. 
19:45. Clown monologoa, Beatriz Egizabalen eskutik.