Plaieroak 2022-2023

30 taldek eman dute izena plaieroetan

Aritz Mutiozabal 2022ko ira. 28a, 14:00

Joan den igandean bukatu zen Zarauzko Hondartzako Futbol Txapelketako denboraldi berrian izena emateko epea. Gizonezkoetan 21 talde lehiatuko dira aurten, eta emakumezkoetan bederatzi; kategoria bakoitzean aurreko urtean baino talde bana gehiago. Txapelketako egutegia eta lehen jardunaldiko partidak zehazteko bilera egingo dute larunbat honetan, 11:00etan, ZKEren egoitzan.

Bestalde, jokalarien poltsak eta epaileen poltsak irekita jarraitzen dutela jakinarazi dute anatolatzaileek. Interesa dutenek antolakuntza@playeruak.eus posta elektronikora idatzi dezakete.