Aurkeztu dute Euskaraldia Zarautzen

Mireia Galarza Bastida 2022ko urr. 1a, 15:00

18:30ean hasita, Euskaraldiaren aurtengo kantua zuzenean eskaini zuten herriko hainbat abeslarik. Horretaz gain, Zumaiako Astindu dantza taldeak aurtengo abestiaren koreografia dantzatu eta erakutsi zien bertaratu zirenei. 

Atzo aurkeztu zuten Zarautzen Euskaraldiaren aurtengo edizioa, Ander Iruretagoiena eta Libe Eizagirreren eskutik. Eguraldi txarra dela eta, Gaztelekuan egin zuten ekitaldia, baina hori ez zen oztopo izan giro ederrean aurkezpena ospatzeko. 

18:30ean hasita, Euskaraldiaren aurtengo kantua zuzenean eskaini zuten Eneritz Aulestiak, Andoni Egañak, Alex Gurrutxagak, Maria Peralek, Xabier Saldiasek eta Xabier Zabalak. Horretaz gain, ekitaldian Ekitaldian parte hartu zuten Montexio abesbatzako kideek, eta hainbat abesti kantatu zituzten elkarrekin.

Bertan izan ziren, aldi berean, Motxian Etxebeltz bertsoguneko hainbat bertsolari, eta baita Zumaiako Astindu dantza taldea ere. Azken horiek arduratu dira aurtengo abestiaren koreografia sortzeaz, eta atzo zarauztarrei erakusteko parada izan zuten.