'Baipasa' irratsaioa Talai Berri txakolindegian izan da mahatsa biltzen

Erredakzioa 2022ko urr. 7a, 17:30

Zarauzko Talai Berri txakolindegiko mahastian ibili ziren Euskadi Irratiko Baipasa saiokoak mahatsa biltzen. Jardunaren nondik norakoak ezagutzeaz gain, upategiko arduradun Bixente eta Itziar Eizagirre aita-alabarekin solasean aritu zen Tere Beloki kazetaria joan den asteartean.