'Black is Beltza II: Ainhoa' ikusgai gaur eta bihar, Modelon

Aritz Mutiozabal 2022ko urr. 11a, 11:00

Fermin Muguruzak zuzendutako Black is Beltza II: Ainhoa animaziozko filma ikusteko aukera izango da egunotan Modelo aretoan. Gaur, 19:15ean eta 22:15ean, eta bihar, 19:15ean.

Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia) Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, iniziazio-bidaia bati ekiten dio Euskal Herrira abiatuz lehenbiziz, Manex aitaren lurraldea ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun kuadrilla ezagutuko ditu. Josuneren mutilaguna heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, honek erabakiko du Ainhoarekin batera bidaia jarraitzea eta honela murgiltzen dira Libano, Afganistan eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoko sareek trama politikoekin elkartzen diren mundu ilunean barneratuko dira.