Gipuzkoako Emakumeen Harri Jasotze Txapelketa, bideoan

Urtzi Oteiza 2022ko urr. 11a, 10:30

Igande eguerdian Gipuzkoako txapelketak jokatu zituzten Aiako probalekuan hiru modalitatetan: gizonek lokotx biltzen, emakumeek harri jasotzen eta emakumeek aizkoran.

Bi ordu eta erdiko jaialdia izan zen. Hasieran, lau mutil aritu ziren lokotx biltzen, eta Jon Larrañaga nagusitu zen. Jarraian, aizkolarien txanda izan zen, eta hasiera batean, hiru parte hartzailek izena eman bazuten ere, bi bertaratu ziren hitzordura, eta Nerea Arruti izan zen txapelduna. Aizkolarien ondoren, harri jasotzaileek ekin zioten lanari, eta Lur Errekondo gailendu zen txapelketan.