'Argentina, 1985' eta 'Izurde mutikoa' filmak emango dituzte asteburuan

Amaia Urbieta Arruti 2022ko urr. 14a, 09:00

Igandetik asteartera izango dira aste honetako zinema saioak. Hain zuzen ere, Argentinako diktadura militarra igaro berritako urteetan kokatua dagoen trama kontatzen du Argentina 1985 filmak, eta igandean eta astelehenean emango dute Modelon.

Bestalde, izurde familia batekin bizi den mutiko baten abenturak kontatzen ditu Izurde mutikoa animaziozko filmak.

Honako ordutegi honetan emango dituzte filmak:

Etzi, igandea:

  • 16:45ean, Izurde mutikoa.
  • 19:15ean, Argentina, 1985.

Etzidamu, astelehena:

  • 17:00etan, Argentina, 1985.
  • 20:30ean, Argentina, 1985.

Urriak 18, asteartea:

  • 20:30ean, Moonage Daudream (jatorrizko hizkuntzan, gaztelaniazko azpitituluekin).