Goitibeheren jaitsierak hasiera polita eman dio Kuadrilla Egunari

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko urr. 15a, 12:02

Kuadrilla Egunean murgilduta dago gaur herria, eta egunean zehar haur, gazte eta nerabeentzat ekimen sorta zabala antolatu dute. Goizean, esaterako, goitibeheren jaitsiera egin dute Vista Alegre auzoan, eta herritar mordoa bildu da hitzorduan.

Salbideko parkean, Lege Zaharren enparantzan nahiz Musika Plazan izango dira eguneko hitzordu nagusiak. Adin ezberdinetako gazteentzat egokitutako ekintzak prestatu dituzte.

Hona hemen Kuadrilla Eguneko egitaraua:

Haurren gunea, Salbideko parkean (4-12 urte)

  • 10:30. Altxorraren bila.
  • 11:15. Aurpegi margotzea.
  • 12:00. Erraldoi txikiak.
  • 17:30. Kalejira: Alizia mundu miresgarrian (A&B Show-ren eskutik)

Nerabeen gunea, Lege Zaharren enparantzan (12-18 urte)

  • 16:00. Bubble balls.
  • 17:00. Ginkana mugikorra.
  • 17:00. Oihalezko poltsak margotzea.
  • 19:30. Txurru DJa.
  • 22:00. Davila DJa.

Gazteen gunea, Musika Plazan (18 urtetik gora)

  • 09:45. Goitibeheren jaitsiera, Vista Alegretik (16 urtetik gorakoentzat).
  • 12:00. Herri kirolak (16 urtetik gorakoentzat).
  • 12:30. Paella lehiaketa.
  • 14:00. Bazkaria eta ondoren bingo musikatua.
  • 18:30. Fresamorango DJ ibiltaria.
  • 20:30. Akerbeltz.
  • 22:30. Ithaka.
  • 00:00. Gozategi, Munoan.