Ane Ajuriaren argazkiak ikusgai daude Emakumeen* Etxean

Gorka Eizagirre 2022ko urr. 22a, 09:00

Ane Ajuria zarauztarraren argazki erakusketa dago ikusgai Emakumeen* Etxean, azaroaren 10a bitartean; astelehenetik ostiralera, 10:30etik 12:30era eta 15:30etik 20:30era. Ajuriaren irudietan egunsentien eta hondartzen paisaiak dira nagusi, eta kolore distiratsuei arreta berezia ematen die. Paisaia horiek sorrarazten dioten energia islatzen saiatzen da

Emakumeen* Etxeko ateak herriko emakume guztientzat daudela zabalik nabarmendu du Gloria Vazquez Parekidetasun zinegotziak: “Espazio honen helburuetako bat udalerriko emakume artista eta sortzaileei ikusgarritasuna ematea da”.