Gau Beltza ospatuko dute urriaren 31n

Aritz Mutiozabal 2022ko urr. 22a, 10:00

Jalgi dantza taldeak ondorengo ikus-entzunezkoa zabaldu du bere sare sozialetan, hileko azken egunerako –urriaren 31n– Gau Beltza antolatu dutela iragarriz. "Kalabaza arimadunek argituko dituzte bide-bazterrak eta hildakoek bizidunekin topo egingo dute", izan da luzatu duten mezua. Ekitaldia Musika Eskolatik abiatuko da, 19:00etan hasita, eta Jalgiko kidekin batera, Alproja antzerki taldekoek hartuko dute parte.