'Mañana' dokumenatala eskainiko dute Modelo aretoan

Aritz Mutiozabal 2022ko urr. 25a, 09:00

Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Eguna da bihar, eta horren harira, ZarautzOn elkarteak Mañana film dokumentalaren emanaldia antolatu du gaurko, Goikus enpresarekin lankidetzan, Modelo aretoan. Saioa 19:00etan hasiko da.

Film honek ikerketa zientifiko bat du abiapuntu. Ikerketak iragartzen duenez, krisi ekologikoaren,
ekonomikoaren eta sozialaren ondorioz gizateriaren zati bat 2100. urtearen inguruan desager daiteke.
Hori deigarria egin zitzaien Ciryl Dion eta Mélanie Laurent zuzendari zein aktoreei. Horregatik, bertako lau aktoreek beren ikerketa propioa hasi zuten hondamendi hori zerk eragin zezakeen jakiteko asmoz eta,
batez ere, nola ekidin jakiteko.

Ondorioz hamar herrialde bisitatu zituzten, non hainbat esparrutan –nekazaritzan, energian, ekonomian, demokrazian edo hezkuntzan– egiteko eta bizitzeko moduak berrasmatzen ari ziren pertsonak eta komunitateak ezagutu zituzten, gertatzen ari denaren aurrean alternatibak badaudela erakutsiz. Filmak ezagutu eta funtzionatzen duten ekimenak erakusten ditu, eta hauek aurrera eramanez gero biharko mundua nolakoa izan litekeen aurkezten du.