'En los márgenes' eta 'Black Adam' filmak eskainiko ditu Modelok asteburu luze honetan

Jabi Gonzalez Toston 2022ko urr. 27a, 09:45

Ostiraletik asteazkenera izango da zinemaz gozatzeko aukera. Emango diren filmen artean, Penelope Cruz eta Luis Tosar protagonista dituen En los márgenes.

Juan Diego Bottok zinema zuzendari gisa duen lehen lan honetan drama sozialaren alde egin du eta elkar gurutzatzen diren hiru familiaren istorio konplexuak kontatu ditu. Filma Donostiako zein Veneciako zinemaldietan lehiatu da eta oso harrera ona izan du.

Bigarren film bat ere izango da ikusgai bihartik aurrera Modelo aretoan; izan ere, Black Adam eskainiko dute. Dwayne Johnson antzinako superheroi baten azalean sartuko da mundu modernoan murgiltzeko.

Urriak 28, ostirala

      20:00. Black Adam

Urriak 29, larunbata

      18:30. Boonie Bears: Parque salvaje
      22:15. En los márgenes

Urriak 30, igandea

      19:15. En los márgenes

Urriak 31, astelehena

      16:45. Black Adam
      19:30. Black Adam
      22:15. En los márgenes

Azaroak 1, asteartea

      16:45. Black Adam
      19:30. En los márgenes

Azaroak 2, asteazkena

      17:00. En los márgenes
      20:30. En los márgenes