Udaberri jubilatuen elkarteak bi tailer antolatu ditu sormena sustatzeko

Jabi Gonzalez Toston 2022ko aza. 1a, 12:25

Antzerkia lantzeko eta maskarak egiteko tailerrak dira antolatu dituztenak eta elkartearen bulegoan egingo dira asteazken arratsaldeetan eta ostegun goiztean.

Udaberri Jubilatuen elkarteak sormena sustatzeko bi tailer prestatu ditu datozen hilabeteetarako. Antzerkia landuko dute, batetik, eta mozorrotzeko maskarak egingo dituzte, bestetik.
Antzerki ikastaroa asteazken arratsaldeetan izango da eta azaroan bertan hasiko da taldea osatzea lortzen badute. Iraia Elias aktorea izango da irakaslea eta euskaraz zein gaztelaniaz emango ditu eskolak elkartearen bulegoan.
Maskarak egiteko tailerra ere Udaberri bulegoan egingo dute, baina ostegun goizetan. Elkarteak zehaztu duenez, konpartsa prestatu nahi dute inauterietarako eta aukeratu duten gaia Nafarroako mendi inauteriak dira. Ondorioz, maskarak ehuntzeko ikastaroa izango da, otsailera bitartekoa.