Aner Peritzek Olatz Salvador abeslariaren azken bideoklipean hartu du parte

Julene Frantzesena 2022ko aza. 1a, 16:30

Eraman nazazu abestiaren bideoklipa zabaldu berri du abeslari donostiarrak eta ikus-entzunezkoan agertzen diren lagunen artean dago Peritz.

Olatz Salvador abeslari donostiarrak irudiekin osatu du Eraman nazazu abestia. Horretarako, hainbat lagunen laguntza izan du. Ane Berriotxoak zuzendu du bideoklipa eta aktore lanetan aritu direnen artean Aner Peritz bertsolari zarauztarra ageri da. Harekin batera, Salvador bera ikus daiteke irudietan, baita Mikel Ibarguren, Haizea Arana, Edurne Azkarate, Martina Garreta, Amaia Munilla, Irati Salsamendi, Endika Sarabia, Karol Vanessa Lozano eta Maider Galardi ere.