'Amsterdam' eta 'Lilo, mi amigo el cocodrilo' emango dituzte asteburuan Modelo aretoan

Aritz Mutiozabal 2022ko aza. 5a, 10:00

Korapilo sekretu batean barneratuko diren hiru lagunen epopeia erromantikoa kontatzen du David O. Russell zuzendari eta gidoilariak Amsterdam filmean. Lantaldean dira Christian Bale, Margot Robbie eta John David Washington aktoreak.

Haurrei zuzendutako eskaintzari dagokionez, Lilo, mi amigo el cocodrilo  ikusteko parada izango da gaur eta bihar arratsaldean. Animazioa eta benetakoa uztartzen duen fantasiaz beteriko pelikula da. Javier Bardemek hartzen du parte, eta Lilo krokodilo abeslariari Shawn Mendes artistak jartzen dio ahotsa.

Azaroak 5, larunbata
16:45. Lilo, mi amigo el cocodrilo      
19:15. Amsterdam      
22:15. Amsterdam

Azaroak  6, igandea
16:45. Lilo, mi amigo el cocodrilo      
19:15. Amsterdam

Azaroak 7, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Amsterdam      
20:30. Amsterdam

Azaroak 8, asteartea
20:30. Saio originala: Cerdita