Construcciones Mariezcurrenak egingo ditu biotopoko zubi berriko obrak

Aritz Mutiozabal 2022ko aza. 5a, 13:30
IƱurritza biotopoko zubi berria izango denaren irudia.

Udalak Construcciones Mariezcurrena SL enpresari esleitu dizkio Iñurritza biotopoko zubi berriaren obrak, 466.003,11 eurotan (BEZ barne). Lanak hil honetan hasiko direla jakitera eman du Xabier Txurruka alkateak bere Facebook kontuan, esleipenaren berri emateaz gain. Enpresa onuradunak lau hilabete epea izango du obrak gauzatzeko, eta bitarte horretan bertatik igarotzen diren oinezkoentzako ibilbideek eragina izango du ezinbestean.