Enrique Kellerrek enpresa berritzailearen Hazinnova ziurtagiria jaso du

Aritz Mutiozabal 2022ko aza. 7a, 16:30

Hazinnova ziurtagirien banaketa ekitaldia. (Hazinnova)

Hazinnova programari esker beraien berrikuntza-proiektuak abian jarri dituzten Donostialdea, Tolosaldea, Bidasoaldea eta Urola Kostako 30 enpresari aitortza egin zieten joan de ostegunean. Enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso zuten, eta horietako bat Zarauzko Enrique Keller SA enpresa izan zen.

Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren, SPRIren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailareneskutik jaso zuten ziurtagariria, Oiartzungo Salto Systems enpresan eginiko ekitaldian.

Enrique Kellerrez gain, eskualdean beste enpresa batek ere jaso du ziurtagiria aurten: Zumaiako Siliconas Silamek. Ziurtagiria jaso duten enpresek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko.