'Gesto' dokumentala aurre-estreinatuko dute larunbatean

Aritz Mutiozabal 2022ko aza. 8a, 17:00

Gesto por la Paz elkartearen ibilbidea jasotzen duen Gesto dokumentalaren aurre-estreinaldia egingo dute larunbat eguerdian Modelo aretoan. Gogoan elkartearen proiektu hau Xuban Intxaustik zuzendu du, eta Donostiako Zinemaldian aurkeztu dute Zinemira Sailean.

Emanaldia 12:00etan hasiko da, eta ondoren, solasaldia egingo dute bertaratutako ikusleen, dokumentalaren protagonistetako batzuen eta Xuban Intxausti zuzendariaren beraren artean.